martes, 26 de febrero de 2013

MARTXOAK 1 OSTIRALA · VIERNES 1 MARZO # KORRIKA JAIALDIA

Hell Dorado

Korrika Jaialdia

Korrika 18 badator eta Korrika Kulturalaren barruan musikak beti izan du lekua. Aurtengo honetan Euskarazko Musikaren Astea antolatu dugu eta ezin Helldorado-n ezer egin gabe egon: hiru talde eta dj-a, krisi garaietarako egokia den prezioan!
Korrika 18 ya está aquí y dentro de Korrika Kulturala la música siempre ha tenido cabida. Este año hemos organizado la Semana de la Música en Euskera y no podíamos dejar pasar la ocasión de montar algo en Helldorado: Tres grupos y dj a un precio irresistible!

MARTXOAK 1 OSTIRALA · VIERNES 1 MARZO · 22:00 HRS

ZARAMA

Banda PrincipalEzinbesteko taldea da Zarama Euskal Herrian euskaraz landutako rocka ulertzeko. 1977. urtean hasi ziren taldea osatzen, eta 1994. urtera arte aritu ziren agertokiz agertoki etenik gabe. Rock musika ardatz harturik, azken diskoetan bide berriagoak jorratu zituzten, betiere umorea eta kritika sozialeko gaiak landuz. Bidean, single pare bat eta iraupen luzeko sei disko luze argitaratu zituen. 2009 agertokietara itzuli zen taldea eta zuzeneko disko bat argitaratu zuen.

Zarama Santurtzin sortu zen (Bizkaia), 1977. urtean. Hasieran, taldekide dezente pasatu ziren taldetik, harik eta 80ko hamarkadaren hasieran egonkortu zen arte. Hastapenetako urte zalapartatsu horietan, euskarazko rockaren aitzindaritzat jo zuten. Hertzainak taldean gertatu zen bezala, abeslariak euskaraz ikasteko erabakia hartu zuen taldean abestu ahal izateko.

Zaramak (bizkaieraz, zaborra) izandako lehen talde iraunkorra honako hauek osatu zuten: Roberto Moso (ahotsa), Ernesto Alaba (bateria), Jesus Alonso Txus (gitarra) eta Javi Alvarezek (baxua). Lehenago taldetik Josu Exposito (gero Eskorbuto Taldearen sortzailetariko bat) neta Nekane Alonso pasatu ziren.

2009ko Apirilaren 18an lehen kontzertua eman zuen Bermeoko Kafe Antzokian. Taldearen bigarren aro honetan Tontxu Tabares (gitarra), Joseba Lafuente (teklatua), Roberto Moso (ahotsa), Javi Alvarez (baxua) eta Ernesto Alabak (bateria) osatu zuten Zarama Abuztuaren 18an Bilboko Aste Nagusian emandako kontzertua grabatu eta Zarama Zuzen! zuzeneko disko eta DVDan argitaratu zuten (Elkar, 2009).

Abestien hitzetan umorea eta kritika soziala uztartu zituen beti Zaramak, amodio eta desamodioari buruzko kantuak ere tartekatuz.

Berriki Johny Cashi eskeinitako bilduma batean abesti berri bat argitaratu dute: "John & Johny Cash", Estatu Batuetako euskaldun baten bizipenak kantatuz.

Más Información »


BALERDI BALERDI 

Banda PrincipalHamar kanta grabatu ditu Iruñeko talde beteranoak bere laugarren grabazioan. Hamabost urte pasa dira azken CD argitaratu zutenetik ("Hobe behin gorri ezen ez beti hori", GOR, 1997) eta grabazio berrian aurreko bi diskoetan ("Balerdi Balerdi", GOR, 1991; "Ez gara galdu", GOR, 1994) azaltzen zen aniztasun musikalari eusten diote, power pop estiloa da Balerdi Balerdikoena, eta ez da belarria zorroztu behar grabazioan folk, rock gogorra edo ska bezalako erritmoak antzemateko.

Aurrekoetan bezala, kantu egilea Toño Muro izan da eta hitzetan Pello Lizarralde idazlearen laguntza izan du: azken honenak dira "Linboan" eta "Hegoak (In Dylan imitatione)" kantuen hitzak. Autoekoizpen hau Bizkaiko "Musikorta" estudioan grabatu eta nahasi dute 2012ko udan zehar, Xabier Nabarro "Jota" teknikariaren ardurapean. Balerdi Balerdi osatzen duten Sergio Ibarrola "Zara" (bateria eta perkusioak, ahotsak), Toño Muro (gitarrak, harmonikak, ahots nagusia) eta Karlos Ortiz (baxua) musikariek izan dituzten laguntzen artean Batiz gitarra jolearena da aipagarriena. Batizek  "Bertan goxo" eta "Guduka" kantetan hartu du parte.

Más Información »


IZAKI GARDENAK

Banda PrincipalIzaki Gardenak taldea, Jon Basaguren musikariak abiaturiko proiektua da. "Akatu" taldean ibili ondoren bakarkako abestiak plazaratzeko garaia heldu dela erabakita, musikari bikainez osatu du taldea: Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Sumision City Blues, Joseba B. Lenoir), Libe Garcia de Cortazar (Neubat, Sorkun, Libe), Iker Fernandez (Akatu, Virenque) eta Eneko Leza (Khous, Virenque) daude Jonekin batera proiektu berri bezain ilusionagarri honetan. Amerikar kutsuko musika, pop eta rock doinuak lantzen dituzte, ahotsari garrantzi handia emanez. Bost abestiko "Itsasargiak" disko laburra aurkezten dute, Iñaki Llarenaren gidaritzapean 2012ko irailean grabatutakoa. Kantuek lehen entzunaldian erakusten duten nortasunari behatuta, talentu handiko konposatzailea nabarmentzen dugu, hala nola, interpretatzeko unean, gustu handiko kantaria ere.


El grupo Izaki Gardenak ("Seres transparentes") es un nuevo proyecto musical impulsado y liderado por el músico Jon Basaguren, quien después de tocar en "Akatu", sintió la necesidad de publicar sus propias canciones rodeado de una excepcional banda: Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Sumision City Blues, Joseba B. Lenoir), Libe García de Cortázar (Neubat, Sorkun, Libe), Iker Fernández (Akatu, Virenque) y Eneko Leza (Khous, Virenque). Este ilusionante proyecto, grabado en septiembre de 2012 bajo la dirección de Iñaki Llarena, nace con esta muestra de 5 canciones que lleva por título genérico "Itsasargiak". Canciones de sabor americano, pop-rock, flirteos country,… y un gran gusto interpretativo son la carta de presentación de esta nueva banda.


Más Información »



· Puertas: 22:00 hrs .
· Precio:  5.00 € Socios en taquilla - 5 € Anticipada - 5 € Taquilla - 0€ Korrika Laguntzaile      txartelarekin.
· Venta anticipada: Sarrerak Gasteizko AEKren euskaltegietan:
   Arana AEK: Arana, 30.
   Aixkiria AEK: José Mardones, 8.
   Zadorra AEK: Bartzelona, 28.
· Venta online: www.kulturalive.com



Footer






Sent to subpowertv1.rockagenda@blogger.com — why did I get this?
unsubscribe from this list | update subscription preferences
Hell Dorado Kultur Elkartea · Venta de la estrella, 6 Pab. 44 · Vitoria-Gasteiz, Araba 01006

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio