domingo, 2 de diciembre de 2012

Abenduak 5 Asteazkena · Miércoles 5 Diciembre # BRONCE + SHARON STONER

Hell Dorado

Bronze + Sharon Stoner

Tras un año de silencio, vuelve la banda gasteiztarra con un nuevo trabajo compuesto por doce ramas. Y como en todo árbol, cada una de estas ramas es diferente, seguro que hay alguna para ti, apoyando  los incombustibles Shanron Stoner.

abenduak 5 ASTEAZKENA · MIéRCOLES 5 diciembre · 22:00hrs

BRONZE {EH}

Banda PrincipalUrtebeteko isilunearen ostean bueltan ditugu gasteiztarrak, hamabi adarrez osatutako lan berriaz.

Eta zuhaitz guztietan bezala, era guztietako adarrak aurkituko ditugu lan honetan: haizearekin bat emeki dantzatzen duten pasarte melodikoak, adar sendoen erritmo pisutsuekin bat egiten dutenak. Eguzki izpien bila zuzenean abiatzen diren abestiak, hostoez jantzita; beste batzuk, ordea, biluziagoak, basoko alderik ilunenean hasitakoak; edo beste adar batzuekin egitura sinpleak sortu nahian elkartzen direnak.
 Nabarmentzekoak ere adarretan idatzitako pasarteak, azken urteetan taldeko bost partaideek izandako bizipenen islada.
Azken finean, lan berri honetan enbor beretik sortutako hamabi adar ezberdin aurkituko ditugu.

Más Información »

SHARON STONER {EH}

Banda TeloneraSharon Stoner talde Oñatiarrak  bere hirugarren lan luzea, "Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak" kaleratu du. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Iban Yanizen gidaritzapean indarrez eta melodiaz beteriko lana 2011ko Martxoa eta Uztaila bitartean, Iruñako Sonido XXI estudioan eta Oñatiko Musika eskolan grabatu dute. 2008ko "13 taupada" diskoaren ondorengoak argi eta garbi erakusten du hirukoteak ildo beretik jarraitzen duela, abesti pisutsu eta melodia zirraragarriak jorratzen. 2001ean sorturiko taldeak lan labur  bat eta 3 diska luze kaleratu ditu.  Hamar urteko ibilbidean hainbat lehiaketa irabazi (Danbaka 2004, Bilbo hiria 2006 Euskal talde onena) eta hainbat talde garrantzitsurekin eszenatokia partekatu ondoren (AzkenaRock 2006, Hermano, Karma to Burn, Berri Txarrak, …) Sharon Stoner berriro errepidean da.

Más Información »



· Puertas: 22:00 hrs .
· Precio: 10.00 € Socios en taquilla - 10.00 € Anticipada - 12.00 € Taquilla
· Venta anticipada: VSD Skateboards (Bastiturri, 5 · 945 283 214) Gasteiz.
· Venta online: www.kulturalive.com



Footer






Sent to subpowertv1.rockagenda@blogger.com — why did I get this?
unsubscribe from this list | update subscription preferences
Hell Dorado Kultur Elkartea · Venta de la estrella, 6 Pab. 44 · Vitoria-Gasteiz, Araba 01006

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio