viernes, 25 de septiembre de 2009

III BILBAO.GAUA

TALDE BERRIEN III. LEHIAKETA 

  1. Bilbao.Gauak Talde Berrien III. Lehiaketa antolatu du, honako ezaugarri hauek dituzten taldeentzat: diskoetxe batekin diskorik atera ez izatea eta lehiaketa honetan inoiz irabazle suertatu ez izatea.
 
  1. Taldekide batek gutxienez Bilbon bizi behar du eta guztiek izan behar dute 16 eta 30 urte bitartekoak.
 
  1. Lehiaketa hau musika modalitate eta aldaera guztietara dago zabalik,
 
  1. Bidalitako grabazio guztiak entzun ondoren, epaimahaiak 12 talde aukeratuko ditu. Talde horiek zuzeneko emanaldia eskainiko dute toki desberdinetan, urria, azaroa eta abenduko ostiraletan.
 
  1. Aukeratutako taldeek bilera batera joan beharko dute Bilborockera, data eta ordua jakinaraziko zaielarik.
 
  1. Talde bakoitzak 30 eta 45 minutu bitarteko denbora izango du emanaldirako. Kontzertuan hiru bertsio edo beste batzuen kantak jo ahal izango dira, gehienez ere; gainerakoak taldearen abestiak izango dira. Antolatzaileek ezarriko dute instrumentuak muntatzeko eta kentzeko denbora, eta ezin izango da denbora gehiago erabili. Hala gertatzen bada, taldea kanporatua izango da.
 
  1. Epaimahaia musikaren arloarekin lotutako pertsonez osatua egongo da eta emanaldia baloratzeko irizpide musikalak, eszenikoak eta soinuzkoak erabiliko dira.
 
  1. Lehenengo sailkatuak 1.000 euroko saria jasoko du, musika dendetan edo maketa-grabazioan xahutzeko. Bigarren sailkatuak, berriz, 500 euroko saria jasoko du, beren jarduera musikaletarako. Eta sari berezia (SONOR saria), nahaste-mahai bat eta mikrofono-jokoa izango da.
 
  1. Talde irabazleak Bilbao Hiria 22. Pop-Rock lehiaketan joko du, gonbidatu gisa.
 
  1.   Zuzenean jotzeko aukeratzen diren taldeei euren abestiak erregistra ditzaten gomendatzen zaie, euren jabetza intelektuala ondoen babesten duen erakundean. Edonola ere, ez da inor baztertuko hori ez egiteagatik.
 
  1. Parte hartzen duten taldeek euren baimena ematen dute eta euren abestien eskubideak lagatzen dituzte BILBAO.GAUAk bere baliabideen bidez argitaratu edo igorri ditzan. Argitalpen edo igortze horiek ez dute inoiz merkataritza-erabilerarik izango.
 
  1. Parte hartu nahi duten taldeek honako gauza hauek bidali beharko dituzte irailaren 28tik urriaren 9ra bitartean, behean adierazitako helbidera: CDan egindako grabazio bat taldearen berezko abesti birekin, gutxienez; taldearen historia; kide guztien izena eta kide baten NANaren fotokopia; helbidea eta harremanetarako telefonoak eta helbide elektronikoa: Bilborock – La Merced, 1 – 48003 BILBO
 
  1. Erakusketan parte hartzeak oinarri hauek oso-osorik onartzea Dakar eta antolataileek egingo dituzten aldaketat ere.
 

    Informacioa: Gazte Sarean 944 204 488 / 89 / 90


--~--~---------~--~----~------------~-------~--~----~
Has recibido este mensaje porque estás suscrito a Grupo "Bilbao Rock City".

Para anular la suscripción a este grupo, envía un mensaje a bilbaorockcity-unsubscribe@googlegroups.com
-~----------~----~----~----~------~----~------~--~---

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio